UA-65972690-1
La versión de su navegador no está debidamente actualizada. Le recomendamos actualizarla a la versión más reciente.

"VIDEOCOMPOSTA" KONPOSTAJEKO BIDEOEN ETA FILM LABURREN II. LEHIAKETA

Hemen kontsultatu daitezke oinarri osoak: OINARRIAK

Datu giltzarriak:

- Parte-hartzea: Edozein pertsonak parte har dezake lehiaketan, film laburren kopuru mugagabe batekin.

- Kategoriak eta motak: bideoen eta film laburren gaia konpostaje deszentralizatua izango da.

- Bi kategoria daude::

  1. Didaktiko-informatiboa : erakundeen proiektuak aurkezteko bideoetarako kategoria da. Konposta egiteko moduari buruzko teknika pertsonala azaltzeko era moduan erabil daiteke, konpost-ontzi ezin ederrago hori eraikitzeko duzun modua edo zure zizareentzat prestatzen duzun dieta zorrotza azaltzeko.
  2. Egile-film laburra: konpostari eta konpostajeari buruzko begirada pertsonalagoak, poetikoagoak, artistikoagoak dituzten film laburrak sartzen dira hemen, surrealistenak, sozialenak. Komedia, westerna edo beldurrezko filma izan daiteke...

- Film laburren iraupena: gehienez 4 minutu eta erdi (4':30'').

- Film laburren formatua: mp3, mp4, avi, mov. Bideo-artxiboaz gain, film laburraren fotograma bat bidaliko da, 1.000 x 570 pixelekoa eta gehienez ere 400 KB-ko pisua duena, .jpg formatuan. Ez du izenburua izango (ez da hasierako fotograma izango), ez eta azpitituluak ere gaininprimatuta.

- Hizkuntza: edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal dira. Gaztelaniazko azpitituluak jarri beharko dira, beste hizkuntza batean aurkezten diren bideoen kasuan.

- Data giltzarriak: bideoak eta film laburrak jasotzeko, 2018ko uztailaren 16a eta urriaren 10a artean.

                                   Lehiaketa Rivas Vaciamadriden egingo da, 2018ko urriaren 18an.

- Izena ematea eta film laburrak bidaltzea: parte hartu ahal izateko, izen-emate fitxa bete behar da eta videocomposta@compostaenred.org, helbide elektronikora fitxategi hauek bidali behar dira:

  1. Film laburraren fotograma: film laburraren fotograma, 1.000 x 570 pixelekoa eta gehienez ere 400 KB-ko pisua duena, .jpg formatuan. Ez du izenburua izango (ez da hasierako fotograma izango), ez eta azpitituluak ere gaininprimatuta.
  2. . 20 MB-tik gorako pisua duten film laburren kasuan, bidalketetarako plataforma hau erabiltzea gomendatzen da: https://www.wetransfer.com/

- Lehiaketaren mekanika: lanak jasotzeko epea amaitu eta gero, epaimahai batek bideoak ikusiko ditu eta kategoria bakoitzeko 5 film labur finalistak hautatuko ditu. Bost lan horiek lehiaketaren egunean emango dira.

- Sariak: irabazle bat izango da kategorietako bakoitzean, eta 200 euroko saria eskuratuko du. Gainera, lehiaketako erakusketan, ikus-entzuleek sari bat emango dute, epaimahaiaren saria irabazi ez duten bideo proiektatuen artean.

Izena emateko fitxa

*duten eremuetan nahitaez idatzi behar da.